Iroiseko itsasoa | |
---|---|
![]() | |
Mota | itsaso marjinal eta badia |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 48°15′00″N 4°55′00″W / 48.25°N 4.9167°W |
Honen parte da | Itsaso Zeltikoa Ipar Ozeano Atlantikoa |
Estatu burujabe | ![]() |
Frantziaren banaketa administratiboa | ![]() |
Defense and Security zone of France | Western defense and security zone |
Eskualdea | ![]() |
Iroiseko itsasoa (bretainieraz: An Hirwazh; frantsesez: mer d'Iroise iʁwɑz ahoskatua)[1] Bretainiaren mendebaldean dagoen Itsaso Zeltikoaren zatiari deritzo. Île-de-Sein eta Ouessant uharteen artean dagoen barneko itsaso txiki honek 3.550 km²-ko azalera besterik ez du.
Europako itsasorik arriskutsuenetariko bat da: neguan olatuak erraldoiak dira eta ekaitzak oso suntsitzaileak. Baina biodibertsitate handiena duen itsasoetako bat ere bada eta, hori zela eta, UNESCOk 1988an biosfera erreserba eta 2007an Frantziako Gobernuak itsasoan oinarritutako lehen parke nazionala[2] izendatu zuten.