Iron Maiden | |
---|---|
Iron Maiden 2008an Parisen. Ezkerretik eskuinera: Bruce Dickinson, Adrian Smith, Steve Harris, Dave Murray eta Janick Gers. | |
Datuak | |
Ezizenak | Dave Murray: Moonface |
Jatorria | Leyton, Londres , Erresuma Batua |
Musika mota | Heavy metal , NWOBHM |
Instrumentuak | Gitarra, Baxua, Bateria, (Ahotsa) |
Urteak | 1975 - gaur egun |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | EMI, Sanctuary |
Taldekideak | |
Bruce Dickinson Dave Murray Adrian Smith Janick Gers Steve Harris Nicko McBrain | |
Lehengo taldekideak | |
Clive Burr Paul Di'Anno Blaze Bayley Dennis Stratton Doug Sampson Paul Cairns Paul Todd Dave Mac Tony Parsons Dennis Wilcock Terry Wapram Thunderstick Tony Moore Ron Matthews Bob Sawyer Terry Rance Paul Day Dave Sullivan | |
Sariak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Informazio gehigarria | |
www.ironmaiden.com | |
Iron Maiden Londresko Leyton aldeko heavy metal talde britaniarra da. Aurretik Gypsy's Kiss eta Smiler taldeetan aritu ondoren, Steve Harris baxu-jotzaile eta konpositoreak sortu zuen 18 urterekin, 1975ean. 2002an Ivor Novelo Saria irabazi zuten; Hollywood's Rock Walkean sartuak izan ziren 2005ean. Askotan historiako heavy metal talderik onentzat jo dira, baita rock and roll talderik onena ere. Taldeak hainbat eragin izan ditu: besteak beste, UFO, Thin Lizzy eta Deep Purplerenak. 2017an 100 miloi disko saldu zituztela adierazi zuten.