Irrien Lagunak Pirritx, Porrotx eta MariMotots pailazoen inguruan sortutako enpresa bat da, webgune bat, merchandising produktuen marka eta Irria haurrentzako euskarazko aldizkaria ekoizten dituena.
Anabel Arraiza zen Ane Pirata pertsonaia jendaurreko emanaldietan eta, horrez gain, Irrien lagunak ekimenaren eta aldizkariaren kudeaketan ibili zen buru-belarri.[1] Behar bereziak dituzten haurren familien Euskal Herri osoko 30 bat elkarterekin aritu ziren lanean irrizaleak, Bizipoza elkartasun sarea ehuntzen.[2]