Irving Wallace | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Chicago, 1916ko martxoaren 19a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Los Angeles, 1990eko ekainaren 29a (74 urte) |
Hobiratze lekua | Hillside Memorial Park (en) ![]() |
Heriotza modua | berezko heriotza: pankreako minbizia |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, gidoilaria, eleberrigilea, kazetaria eta zientzia-fikzio idazlea |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Irving Wallace (Chicago, 1916 martxoaren 19a - Los Angeles, 1990eko ekainaren 29a) estatubatuar idazle eta gidoigilea izan zen. Egunkarietan hasi zen kontakizun laburrak eta erreportajeak idazten. 1972an Literaturako Nobel saria jasotzeko hautagaietako bat izan zen, The Prize (Saria) eleberriarengatik. Wallaceren literatura-lana kontakizunez eta fikziozko osagaiez osatutako erreportajeek osatzen dute, eta denetan, inguru soziologikoaren azterketa xehea eginez, giza psikologia aztertzeko joera ageri du. Guztira hogeita hamahiru liburu argitaratu zituen. Haietako asko beste hizkuntza askotara itzuli dira, eta batzuk zinemara ere eraman dituzte: The West Pint History (1950), Split Second (1953), Meet Me at the Fair (1953) eta The Big Circus (1959). Bere libururik arrakastatsuena The Chapman Report (1960, Chapman txostena) izan zen, giza sexualitateari buruzko eleberri-galdekizuna. Beste lan nagusi batzuk: The Man (1964, Gizona), The Seven Minutes (1969, Zazpi minutuak), The Nympho and Other Maniacs (1971, Ninfomania eta beste mania batzuk), The Word (1972, Hitza), The Miracle (1984, Miraria) eta The Guest of Honor (1989, Ohorezko gonbidatua).