Isaac Peral | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Cartagena, 1851ko ekainaren 1a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Berlin, 1895eko maiatzaren 22a (43 urte) |
Hobiratze lekua | Mausoleum of Isaac Peral (en) ![]() La Almudenaren hilerria |
Heriotza modua | Erdiko otitisa: minbizia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | asmatzailea, submariner (en) ![]() |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Hamar Urteko Gerra Bigarren Karlistaldia Lehen Mundu Gerra |
![]() ![]() |
Isaac Peral y Caballero (Cartagena, Espainia, 1851ko ekainaren 1a - Berlin, Alemania, 1895eko maiatzaren 22a) zientzialaria, itsasgizona eta militarra izan zen, Espainiako Itsas Armadako itsasontzi teniente, eta itsaspeko torpedo ontziaren asmatzailea (Peral izenekoa, 1885. urtean sortua).
Karrera labur baina oso ondo aprobetxatua izan zuen espainiar armadan, Kubako Hamar Urteetako Guduan eta Hirugarren Gerra Karlistan parte hartu zuelarik. Horrela, erakutsitako ausardia eta abilezia medio, kondekoratua izan zen. Izaera zientifikoa zuten lan eta misioetan ere nabarmendu zen: haize erauntsiei buruzko tratatu teoriko praktikoa idatzi zuen, Simanaléseko kanaleko (Filipinak) planoetan lan egin zuen eta, 1883an, Armadako Ikasketak Zabaltzeko Eskolako Fisika-Matematikoaren katedraren kargu egin zen.
Berak egindako itsaspekoaren probek arrakasta izan zuten, baina orduko agintariek asmakuntza baztertu eta asmalariaren aurkako kanpaina bat aurrera eraman zuten aurrera, honen izen ona galtzeko asmoz. Isaacek Itsas Armadan baja eskatu beste erremediorik ez zuen izan, eta jendearen iritzia aldatzen saiatu zen gertatutakoari buruzko egia kontatuz.
Asmatzailea 1895ean hil zen, meningitisak jota.