Isadora Duncan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | San Frantzisko, 1877ko maiatzaren 26a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Heriotza | Niza, 1927ko irailaren 14a (50 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: ligature strangulation (en) |
Familia | |
Aita | Joseph Charles Duncan |
Ama | Mary Dora Gray |
Ezkontidea(k) | Sergei Esenin (1922 - 1923) |
Bikotekidea(k) | |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | dantzaria, koreografoa, autobiografialaria, gidoilaria, ballet dantzaria eta idazlea |
Lantokia(k) | Bartzelona |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
| |
Dora Angela Duncanon (San Frantzisko, Kalifornia, 1877ko maiatzaren 26a edo 1878ko maiatzaren 27a[1] - Niza, Frantzia, 1927ko irailaren 14a) estatubatuar dantzari famatua izan zen. Bere dantzaren filosofian balleteko teknika zurrunak hautsi eta mugimendu natural baten alde egin zuen, dantza garaikidearen aurrekarietako bat izanik.[2] Antzoki onenetan dantzatu zuen, txiroentzat dantza-eskolak sortu eta irakasle aritu zen. 1927an, bere seme-alabak bezala, auto-istripu batean hil zen.[3]
Ateoa[4], bisexuala[5] eta komunista zen. 1922-23ko AEBko jira batean bufanda gorri bat airean zuela bularrak erakutsi eta "Hau gorria da! Baita ni ere!" oihukatu zuen[6].