Islamabad اسلام آباد | ||
---|---|---|
lurraldeko administrazio-erakundea | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Pakistan | |
Pakistanen banaketa administratiboa | Islamabad Capital Territory | |
Alkatea | Sheikh Ansar Aziz (en) | |
Izen ofiziala | اسلام آباد | |
Jatorrizko izena | اسلام آباد | |
Posta kodea | 44000 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 33°41′56″N 73°02′13″E / 33.6989°N 73.0369°E | |
Azalera | 906 km² | |
Altuera | 490 m eta 620 m | |
Mugakideak | Khyber Pakhtunkhwa | |
Demografia | ||
Biztanleria | 1.014.825 (2017) −350.175 (2015) | |
Dentsitatea | 1.120 bizt/km² | |
Herritarra | Islamabadar[1] | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1960 | |
Telefono aurrizkia | 051 | |
Ordu eremua | UTC+05:00, UTC+06:00 eta Pakistan Standard Time (en) | |
Hiri senidetuak | Astrakhan, Ankara, Tarento, Toronto, Pekin, Abu Dhabi, Sydney, Jakarta eta Amman | |
islamabad.gov.pk |
Islamabad[1][2] (urduz: اسلام آباد, euskaraz: «Islamaren bizilekua») Pakistan iparraldean kokaturik dago eta herrialde hartako hiriburua da. Islamabad Hiriburu Lurraldearen baitan Pakistango Gobernu Federalak kudeatzen du hiria. Pakistango bederatzigarren hiri handiena da, Islamabad-Rawalpindi metropoli eremua aldiz herrialdeko hirugarrena da, lau miloi biztanle ditu. "Hiri bikiak" ezizena ematen zaie biei[3].
1960. hamarkadan eraikitzen hasi ziren planifikaturiko hiri bat da[4] eta Karatxik zuen boterea mugatu nahian, hiriburua hona mugitu zuten 1967an. Pakistango bizi maila altuena duen hiria da[5] eta segurtasun handienetakoa duena ere bai, horretarako 2000 kameratik gora ezarri dira hirian zehar[6].