Islamiar eredu geometrikoak islamiar apaingarrien forma nagusietako bat dira, irudi figuratiboakerabiltzea saihesten duena, debekatuta baitago irudi islamiar garrantzitsu baten irudikapena sortzea Koranaren arabera.
Islamiar arteko diseinu geometrikoak, askotan, lauki eta zirkulu errepikatuen konbinazioan dataa, gainjarri eta elkarlotu daitezkeenak, arabeskoak bezala (zeinekin askotan konbinatzen diren), eredu korapilatsu eta konplexuak eratzeko, teselazio mota ugari barne. Eredu hauek dekorazio guztia osa dezakete, baina halaber loredun edo kaligrafia apaingarrien markoak osatzeko, edo beste motibo batzuen hondoa osatzeko. Erabilitako ereduen konplexutasuna eta aniztasuna eboluzionatzen joan ziren, izar eta erronbo sinpleetatik IX. mendean, 6 eta 13 punta bitarteko izarrak XIII. mendean, eta azkenik 14 eta 16 puntako izarrak sartu arte XVI. mendean.
Eredu geometrikoak forma ugaritan aurkezten dira islamiar arte eta arkitekturan, hala nola kilim tapizetan, Persiako girih ereduetan eta Marokoko zellige, mukarna dekorazio-gangetan, jali harrizko saretetan, zeramikan, larruan, beirateetan, zurean eta metalean.