Islandiera (íslenska) Islandiako hizkuntza ofiziala da. Hizkuntza germaniko horrek flexibotasun nabaria mantentzen du, latina, greziera klasikoa edota antzinako ingelesaren antzera. Germaniar hizkuntzen artean, islandierak, alemanierak eta faroerak bakarrik gordetzen dituzte kasuak. Egun ere, bere antzinako formaren nahiko antzekoa da.
Historikoki, indoeuropar hizkuntza mendebaldekoena izan zen, baina ez da hala portugaldarrak Azoreetara bizitzera joan zirenetik. Mendebaldeko norvegierak, faroerak eta nornerak (hildako hizkuntza) mendebaldeko eskandinaviar hizkuntzak osatzen zituzten iraganean eta suedierak, danierak eta ekialdeko norvegierak ekialdeko eskandinaviar hizkuntzak ziren. Bi talde horiek gaur egungo Norvegiako hizkuntzan eragin zuten. Egun, haiek guztiek kontinenteko taldea (daniera, suediera eta norvegiera) eta uharteetako taldea (islandiera eta faroera) dute.
Hiztun gehienak –320 000 pertsona, gutxi gorabehera– Islandian bizi dira; 8000 baino gehiago Danimarkan (haietako 3000 ikasleak dira). 5000 hiztun inguru AEBetan bizi dira eta 1400 baino gehiago, Kanadan, Manitoban batez ere. Islandiako biztanleriaren % 97k ama-hizkuntza du, baina beste herrialdeetan hiztunen kopurua murrizten da.
Arni Magnussnarraren institutua (Stofnun Árna Magnússonar í íslenskum fræðum) islandiera ikertzeko gune nagusia da. Islandieraren batasunak –unibertsitateak, margolariak eta kultura, hezkuntza eta zientziaren elkartea batzen ditu– gobernuarekin hizkuntz politika adosten du.
1995etik, urtero islandieraren eguna azaroaren 16an ospatzen da.