Ismail I.a (persieraz: اسماعیل یکم, Ismāʿīl, azerbaijaneraz: Ismayıl; Ardebil, 1487ko uztailaren 17a-Tabriz, 1524ko maiatzaren 23a) Irango xah[1][2] eta 1736ra arte iraungo zuen safaviden dinastiaren sortzailea izan zen. 1500. urtean Ismail Irango Azerbaijanen bere kanpaina hasi zen imamiarren safaviden ordenako xekea bezala, eta 1509an Iran osoa bateratu zuen. Dinastiako lehen xah izan zen eta 1501 eta 1524 bitartean Persiako erregea. Alevitek gidari espiritual bat bezala gurtzen dituzte, eta funtsezko papera izan zuen xiismoaren adar imamiarren garapenean.
Ismail I.a, Khatā'ī izengoitiarekin, poeta emankorra ere izan zen eta, neurri handi batean, persieraren eta azerbaijaneraren garapen literarioan lagundu zuen.[3]