Isokrates | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Antzinako Atenas, K.a. 436 |
Herrialdea | Antzinako Atenas |
Heriotza | Antzinako Atenas, K.a. 338ko abuztua (97/98 urte) |
Heriotza modua | suizidioa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Plathane (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako greziera |
Irakaslea(k) | Prodiko Keakoa Gorgias Τεισίας Sokrates |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | hizlaria eta idazlea |
Isokrates Atenasko idazle eta hizlaria izan zen (Atenas, K.a. 436 - Atenas, K.a. 338). Gorgiasen ikaslea izan zen, eta Sokratesen entzule. Bere ikasle nagusiak Hiperides, Likurgo, Teoponpo eta Xenofonte izan ziren. Elezaharrak dioenez, gosez hil zuen bere burua, Grezia bateratzeko haren ideia politikoek porrot egin zutenean. Peloponesoko Gerraren ondoren, logografoaren lanbidea aukeratu zuen. Bere eskola, greziarren artean ospe handikoa izan zen. Isokratesen lanak indar handikoak dira, beti alegiazkoak, bere ikasleei adibide moduan agertzeko. Hogeita bat hitzaldi eta bederatzi eskutitz gorde dira gaur eguneraino. Hitzaldien artean, aipagarrienak: Panegiriko (K.a. 380), Filipori (K.a. 346) eta Panatenaiko (K.a. 339). Horietan guztietan bere ideia politikoak agertu zituen. Hezkuntzaren inguruan zituen ideiak Antidosisen agertu zituen. Bere ondorengo hizlarietan eragin handia izan zuen Isokratesek.