Isonzoko gudua (489)

Isonzoko gudua
Map
Motagudu
Honen parte daOstrogothic conquest of Italy (en) Itzuli
Data489ko abuztuaren 28a
KokalekuIsonzo
HerrialdeaItalia
Parte-hartzaileak

Isonzoko gudua (Aesontiuseko gudua edo Isontiuseko gudua bezala latinez ezagutua) 489ko abuztuaren 28an Isonzo ibaiaren ertzetan gertatutako borroka izan zen, Aquileiako hiritik gertu, Odoakro erregearen herulo eta esziro unitateen eta Ostrogodoen artean gertatutakoa.

Teodoriko Handiak, ostrogodoen erregeak, urte hartan bertan abiarazi zuen Odoakro usurpatzailearen aurkako lehen kanpaina Italian. Odoakro 476. urtean Mendebaldeko Erromatar Inperioaren azken enperadorea, Romulo Augustulo, boteretik kendu zuen eta momentu hartatik aurrera Italia Ekialdeko Inperioaren "menpeko" bezala gobernatu zuen. Zenon enperadoreak 489. urtean Teodorikori Italia inbaditzeko baimena eman zion. Abuztuaren 28an bi armadak Isontiusen topatu ziren, non ostrogodoek heruloak atzera egitera behartu zituzten, nahiz eta tropa gutxiago izan arren[1]

Guduaren ondoren Odoakro Veronara erretiratu zen, non bi indarrek bigarren borroka bat izan zuten.

  1. Wolfram, Herwig. (1987). History of the Goths. (new and completely rev. from the second German ed. argitaraldia) Univ. of California Pr ISBN 978-0-520-06983-1. (Noiz kontsultatua: 2025-01-21).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne