Istiqlal Alderdia حزب الاستقلال Parti de l'Istiqlal | |
---|---|
Buruzagia | Ahmed Balafrej (sortzailea) |
Idazkari nagusia | Hamid Chabat |
Sorrera | 1937ko apirila[1] |
Egoitza nagusia | 4, Ibn Toumert kalea, Rabat |
Ideologia politikoa | Marokoar nazionalismo Kontserbadurismo sozial[2] |
Nazioarteko kidetza | Nazioarteko Batasun Demokratikoa |
Eserlekuak erakundeetan | Ordezkarien Ganbera 46 / 395 |
http://www.partidelistiqlal.org |
Istiqlal Alderdia (arabieraz: حزب الإستقلال, Hizb al-Istiqlal, frantsesez: Parti de l'Istiqlal, "Independentziaren Alderdia"), Marokoko alderdi politiko bat da.
Maroko modernoko alderdi historiko bat da, 1937an Allal al-Fasik, Muhammad Lyazidik eta Ahmed Balafrejek sortua eta pentsaera nazionalista duena. Mohammed V.a Marokokoa sultanari leiala izan zitzaion, hau, Frantziak 1953an erbesteratu zuenean.
Marokok, 1955ean independentzia lortu ondoren, ahuldua geratu zen, alderdiko zati ezkertiarra, Mehdi Ben Barkak zuzendua, Istiqlal alderditik banandu zenean eta Herri Indarren Batasun Nazionala sortu zuenean 1959an. Hassan II.a Marokokoaren erregealdian, monarkiarekin elkarkidetza garaiak, gatazkekin txandakatu ziren, monarkia, erresumako Maroko Handiaren kontuan, beti babestu duen arren, Mendebaldeko Sahararen eranstean, edo Ceutari, Melillari eta Afrika iparraldeko espainiar subiranotasuneko gainerako lurrei dagokienez.