Italiako gastronomia Italian jaten ohi den janaria da. Aldaketa sozial eta ekonomiko askoren mendeen artean garatu da eta sustraiak antzinaroan ditu.[1]
Aldaketa sakonak gertatu ziren Mundu Berriren aurkikuntzaren ondorioz patata, tomatea, pipermorroa, artoa eta azukre-erremolatxa ekarri zirenean, azken hori modu masiboan XVIII. mendetik aurrera.[2][3] Italiar gastronomia ezaguna da haren erregioen arteko dibertsitateagatik, bereziki Italiar penintsularen iparraldea eta hegoaldearen artean.[4][5][6] Zapore desberdin asko eskaintzen ditu eta munduan zehar ezagunetako eta kopiatuenetakoa da.[7] Munduko osoko beste gastronomietan eragin du, eta bereziki Ameriketako Estatu Batuetako gastronomian.[8]
Orokorrean, italiar gastronomiaren ezaugarri nagusia haren sinpletasuna da, izan ere, plater gehientsuenak bi edo lau osagai nagusi baino ez baitituzte izaten.[9] Italiar sukaldariek osagaien kalitatean egiten dute konfiantza prestaketaren elaborazioan baino.[10] Osagaiak eta platerak eskualde batetik bestera aldatzen dira. Hasieran eskualdekoak ziren platerak, beste eskualdeetara zabaldu dira eta aldaketa batzuk izan dituzte.