Italiar bufaloa edo mediterranear bufaloa (italieraz: Bufala Mediterranea Italiana, jatorri izendapen ofiziala 2000. urtetik) Italiako bufalo arraza da, asiar bufalo etxekotuaren barietatea. Hungariako, Errumaniako eta Balkanetako herrialdeetan ere hazten dira antzeko bufaloak.