Itsas hobia edo fosa ozeanikoa ozeanoaren sakontasuna hasten den urazpiko lurraren gune beheratu eta luzangei deritze. Ozeanoan dagoen erliebe mota bat da, eta 11 kilometroko sakoneraraino irits daiteke: ezaguna den itsas hobirik sakonena Challenger osina da, Ozeano Barearen mendebaldeko Marianetako itsas hobian, 11.033 metroko sakonerarekin. Izan ere, Ozeano Barearen mendebaldean daude itsas hobi gehien, bai eta sakonenak ere, horietatik seik 10 kilometro baino gehiagoko sakonera baitute.
Uraren tenperatura itsas hobietan oso baxua izaten da: 0 eta 2 °C artekoa izan ohi da. Hala uste izaten ez bada ere, itsas hobietan bada bizidunik, soinberak kasu.
Urte askoan, zientzialariak harrituta zeuden zen ozeanoko tokirik sakonenak erdialdean ez, baizik uharte bolkanikoen eta kontinenteen ondoan daudela ikusita. Gertaera hau, baina, erraz azaldu eta ulertu da plaken tektonikaren teoria eta kontinenteen jitoaren bidez, jarraian azaltzen den bezala.