Itsasikara, itsas lurrikara edo itsaspeko lurrikara epizentroa itsas hondoan duen seismoa da.[1] Itsasikarek sarritan tsunamiak sortzen dituzte; ondorioz, itsasoak itsasbazterreko lurrak estaltzen ditu, eta hondamendi handiak eragiten.
Itsasikara baten sorburua da ozeanoaren azpian faila bat apurtzea edo luiziak izatea; horrek ur kantitate handiak mugitzen ditu, eta olatuak sortzen ditu.
Ezagunenetarikoak: