Itsaso Gorriko krisia | |
---|---|
Mota | fronte interbentzio militar |
Honen parte da | 2023-2024ko Israel-Palestina gerra, 2023-2024ko Israel-Palestina gerraren zabalpena, 2024ko Iran-Israel gatazka eta 2023-2024ko Israel-Palestina Gerrako huthien inplikazioa |
Denbora-tarte | 2023ko urriaren 19a - |
Data | 2023 |
Kokaleku | Ekialde Ertaina Yemen Itsaso Gorria Adengo golkoa Israel Bab el-Mandeb Arabiako itsasoa |
Parte-hartzaileak | |
Komunikabide | |
Osatuta | |
Itsaso Gorriko krisia da 2023ko azaroan Israel-Palestina gerraren inguruan piztu zen gatazka bat. Yemengo huthien mugimenduak Israelera bidean Itsaso Gorria zeharkatzen zuten zamaontziak atzeman eta eraso egin zien, Gazako palestinarren kontrako gerra eteteko erreklamatuz. Ondorioz, Mendebaldeko Europan krisi bat eragin zuen, eta AEBk buru zuen koalizio bat eratu zen huthiei aurre egiteko. 2024ko otsail arte, zamaontzien ohiko trafikoaren erdia baino gehiago desbideratu zuen Itsaso Gorritik. AEB eta Iranen arteko bitartekoen bidezko gerran kokatzen da.