Itsasoaren erregresioa edo itsasoaren atzerakada[1] itsasoaren aurreko mugen azpitik dagoen atzerakada iraunkorra da, kostaldearen beheraldi bat eta urgaineratutako lurren azaleraren handitze bat eragiten duena.
Erregresio edo atzerakada hori honako hauen ondorioa izan daiteke:
Pleistozenoko Izotz Aroan, ur asko ozeanoetatik atera eta, bankisetan edo kontinenteetan, inlandsis edo glaziar moduan izotz bezala biltegiratua izan zen. Horren ondorioz, ozeanoen maila 120 metro jaitsi zen eta, Alaska eta Asia artean, Beringiako lur-zubia agerian geratu zen.[2]