Itsasoko Ama Arraun Elkartea

Itsasoko Ama Arraun Elkartea
Sorrera 1967
Herria Euskal Herria Santurtzi, Bizkaia
Lehendakaria Euskal Herria Iker Salgado
Entrenatzailea Espainia Alexander Esteban
Patroia(k) Espainia Agustín Peña
Euskal Herria Ander Fernandez
Kolorea(k)      morea
Trainerua      Sotera
Palmaresa 4 Kontxako Bandera
2 TKE Liga
1 KAE Liga
5 Espainiako Txapelketa
0 Euskadiko Txapelketa
11 Bizkaiko Txapelketa
2024: Kontxa ez
2024 3.a (KAE 1 Liga)
Webgunea www.itsasokoama.net
Santurtzi 2018ko Bilboko Banderan.

Itsasoko Ama Arraun Elkartea Santurtziko arraun elkarte beteranoa da, 1967an sortutakoa[1]. "Sotera" da traineru ezagunaren izena. Taldeak palmares luzea dauka, tartean Kontxako Bandera lau aldiz irabaziz eta TKE Liga birritan.

XX. mendearen hasieran lortu zituzten santurtziarrek lehenengo garaipenak eta Kontxan ere aritu izan ziren traineru bizkaitar gisa. 1970. hamarkadan "bizkaitarren urrezko aroa" bizi izan zuen. Kaikuren eta Soteraren arteko lehia estuek ikusle andana erakartzen zuten estropadetara[2]. Santurtzik hiru Kontxa eta 4 Espainiako txapelketa irabazi zituen garai hartan[3].

XXI. mendean ligak abiatu zirenean KAE Ligan aritu zen. Sarritan jokatu zituen igoera play-offak baina ez zuen lortzen helburua. 2016an maila galtzear egon zen, baina proiektu berri bati ekin eta lortu zuen TKE Ligara igotzea. Fitxaketa handiak egin eta 2020 eta 2021 artean bi TKE Liga eta Kontxako Bandera berri bat irabazi zituen[4]. 2022an ziklo berri bati ekin zion.

  1. (Gaztelaniaz) «CLUB DE REMO ITSASOKO AMA» Serantes Kultur Aretoa (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
  2. (Gaztelaniaz) EFE. (2010-03-04). «Txirri: "Me gustaría que volviese la rivalidad entre Kaiku y Sotera"» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
  3. «Manu Etxeberriak bizkaiko arraunaren urte gozoenak aztertu ditu bere azken liburuan - GARA» gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
  4. «Santurtzi eta Arraun Lagunak, garaile Kontxan» EITB 2021-09-12 (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne