Iturria ura isurtzen duen arkitektura elementua izendatzen duen hitza da, jatorriz edateko ura isurtzen zuten arkitektura elementu garrantzitsuak ziren, kalean edo mendian kokatuta. Gero etxeetan instalatu ziren txorrotei ere iturri deitu zitzaien. Analogiaz "ardo iturria" bezalako arkitektura elementu batzuk ere sortu izan dira[1].
Analogiaz, baita ere, nagusiki apaintzeko funtzioa betetzen duten arkitektura elementu batzuk edo apaintzeko funtzioa besterik betetzen ez duten arkitektura elementu batzuk iturri bezala ezagutzen dira.