Iturritxualde

Iturritxualde
Datu orokorrak
Garaiera386 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°16′11″N 2°53′36″W / 43.26963°N 2.89337°W / 43.26963; -2.89337
Honen parte daKostaldeko Donejakue bidea
MendikateaGangurenganako mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Mendizaletasuna
Ohiko bideaGaldakaotik

Iturritxualde mendia (gaztelaniaz: Monte Avril) Ganguren mendilerroan dago eta 386 metroko altuera du. Mendi honek Bilbo eta Txorierri banatzen du, eta Bilboko eta Zamudioko udalerrietan hedatzen da.

Euskaraz ezaguna izan da Biribil izenarekin ere. Gaztelaniazko izena Jean Jacques Avril generalari zor dio. General hori Bilboko gobernadorea izan zen frantsestean.

Mendia oso gune historiko garrantzitsua da Begoña eta Bilborentzat. Mendiko bideetan sartuta, denboran zehar bidaiatzeko aukera dago, trikuharri, Erdi Aroko galtzada eta XIX. eta XX. mendeetako lubakien artean.[1]

  1. Bilboko Udala. (2015). ITURRITXUALDE Oroimen-ibilbidea - MONTE AVRIL Ruta Memorial. Bilboko Udala.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne