Intuitiboki, espazio topologiko bateko A azpimultzo baten itxitura A multzotik “hurbil” dauden edo A-n dauden puntu guztiek osatzen duten multzoa da. Beste modu batean esanda, itxitura A multzoaren eta bere “mugaren” arteko bildura bezala defini daiteke.
Definizio formalago bat emanez, itxitura A multzoa barruan duten multzo itxi guztien arteko ebakidura da.
A multzoaren itxituran dagoen puntu bati, A-ren puntu itsatsia deitzen zaio.
Itxituraren kontzeptua era askotan erlazionatuta dago barrualde kontzeptuarekin.