Ez dago batasun bat itzulpen literal kontzeptua definitzerako orduan[1]. Hala ere, esan daiteke itzulpen literala, itzulpen zuzena edo hitzez hitzeko itzulpena hitz solteak banan banan hizkuntza batetik bestera pasatzean datza. Ez du zertan esaldi osoaren zentzua kontuan hartu[2]. Metodo hau erabilita jatorrizko testuko gramatika eta hitzen ordena mantentzen da eta hitz lexikoak desberdinduta itzultzen dira[3].
Hitzez hitzezko itzulpena jatorrizko testu batetik helburu testu batera unitate lexikoetako lehen mailako zentzuak transferitzean datza. Testuingurutik kanpo egongo da, baina hizkuntza horretako estruktura sintaktikoak errespetatuko dira[4].
Hitzez hitzeko itzulpen bat txarto egiterakoan, adibidez, itzulpen ez teknikoak egiterako orduan esapide idiomatikoak txarto itzultzeko arazoa dago. Hizkuntza analitiko bat sintaktiko batera itzultzerako orduan, gainera, gramatika ulergaitza izan daiteke.