Itzulpen ikasketa zientzia bat da, zeinak itzulpena eta interpretazioa sistematikoki aztertzen duen. Teoria, deskribapena eta aplikazioa biltzen ditu. Diziplina anitzeko bere izaera dela eta, Itzulpen Ikasketek esparru askotatik hartzen ditu kontzeptu eta prozedurak. Horien artean hurrengo hauek daude: literatura konparatua, informatika, historia, hizkuntzalaritza, filologia, filosofia, gizarte psikologia, semiotika eta terminologia. Itzulpen ikasketak terminoa James S. Holmes ikertzaile amerikarrak sortu zuen “The name and nature of translation studies” lanean. Lan hura disziplinaren oinarritzat jotzen da.