Ixkiriot handi

Ixkiriot handia Alkizako mahasti batean

Ixkiriot handia, frantsesez gros manseng, Ipar Euskal Herriaz gain, Okzitaniako hainbat eskualdeetan, hala nola Gaskoinian eta Biarnon, hazten den mahats zuria da, ardo lehorrak egiteko usatzen dena. Irulegiko ardo zuriak egiteko erabiltzen da ixkiriot ttipiarekin batera. EAEn txakolina egiteko hondarribi zuriaren osagarri gisa baliatzea legez onartuta dago[1]. Okzitanian Pacherenc du Vic-Bilh, Côtes de Gascogne, Floc de Gascogne eta Jurançon ardo zuriak produzitzen dira ixkiriot handia erabiliz.

Ixkiriot handiak ixkiriot ttipiak baino ekoizpen handiagoak ematen ditu. Alabaina, ematen duen ardoa ez da horren dotore eta abertasa[2].

  1. «Noticias Jurídicas» Noticias Jurídicas (Noiz kontsultatua: 2022-08-15).
  2. The Oxford companion to wine. (3rd ed. argitaraldia) Oxford University Press 2006 ISBN 0-19-860990-6. PMC 70699042. (Noiz kontsultatua: 2022-08-15).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne