Izar-sorkuntza handiko galaxiak galaxia normal batean baino izar-jaiotze tasa askoz handiagoa gertatzen den galaxiak dira, izar super kumuluetan. Esate baterako, Esne Bideko galaxiaren izar-eratze-tasa 3 M☉/urte ingurukoa da, eta izar-sorkuntza handiko galaxietan izar-eratze-tasa 33 aldiz handiagoak izan daiteke[1]. Izarren kimu horiek infragorri edo X izpien teleskopioekin detekta daitezke, besteak beste.
NGC 6946, M 82 eta NGC 253 izar-sorkuntza handiko galaxien adibide onak dira. NGC 4303 galaxian, argitasun baxuko Seyfert 2 motako galaxia aktibo batean, Chandra eta STIS-i esker, izarraren eraketa ikusi da ultramoreen teknikekin. Sortzen ari diren izarrak Magallaesen Hodei Handian ere aurkitu izan dira AKARI satelite japoniarra/europarrarekin.