Izar aldakorrakLurretik neurtutako distira (haren itxurazko magnitudea) denboran zehar aldatzen duten izarrak dira. Aldaketa hori igorritako argiaren bariazio batek edo argia partez blokeatzen duen zerbaitek eragin dezake; beraz, izar aldakorrak honela sailkatzen dira:
Aldakor intrintsekoak: haien argitasuna benetan aldatzen da; adibidez, izarra aldizka hedatzen eta uzkurtzen delako.
Aldakor estrintsekoak: Lurrera irits daitekeen argi-kantitatearen aldaketengatik gertatzen dira itxurazko aldaketak distiran; adibidez, kide biko izar-sistema aniztun batean (sistema bitarra), gure ikuspuntuarekiko, izar batek bestea eklipsatzen duelako.
Izar askok, eta ziurrenik gehienek, behintzat aldaketaren bat badute argitasunean. Izan ere, gure Eguzkiaren energia-emisioa % 0,1 inguru aldatzen da 11 urteko eguzki-ziklo batean.[1]