Izen arrunta espezie batek tokiko hizkuntzaz jasotzen duen izena da. Izen arrunt batzuk hizkuntzaren tradiziotik datoz; beste batzuk, berriz, espeziearen izen zientifikoaren itzulpena dira.
Profesionalak ez diren pertsonentzat, eurek ezagutzen dituzten espezieak izendatzeko, izen arruntak ulergarriagoak izaten dira latinezko izen zientifikoak baino.