Izotz-prismak izotz-kristalen prezipitazioa da. Kristalak adarkatu gabeak, orratz-, zutabe- edo plaka-formakoak izaten dira, eta batzuetan airean esekita daudela dirudi, oso meheak izaten baitira. Mota horretako kristalak hodei batetik nahiz zeru oskarbitik eror daitezke.[1]
Fenomeno meteorologiko honi izotz-kristal diote eta METAR kodean IC du ikur. Izotz-prisma, oro har, bestela garbi edo ia garbi egongo liratekeen zeruen azpian sortzen da, eta, beraz, batzuetan zeru garbiaren prezipitazioa esaten zaio. Izotz-prismak sarriago ikusten ditugu Antartikan eta Artikoan, baina edozein lekutan gerta daiteke izozte-puntutik oso beherako tenperaturak daudenean. Lurraren eremu polarretan, izotz-prismak egun batzuetan iraun dezake etenik gabe.