Izozki | |
---|---|
azkenburuko izoztu, dessert with spoon (en) ![]() ![]() | |
![]() | |
Osagaiak | esnea, esne-gain likidoa, azukrea eta Zaporea |
Izozkia azkenburu izoztua da, askotan esnea eta esne-gaina bezalako esnekiekin egiten dena eta fruta eta beste osagai batzuekin nahasten dena. Aldaera askok azukrea ere dute, nahiz eta batzuetan beste gozagarri batzuk erabiltzen diren. Zenbait kasutan zaporearen indartzaile eta koloreztatzaile artifizialak eransten zaizkio.
Izozkiak eta sorbeteak azkenburuko prestaketa hotzak dira. Izozkia eta sorbetea bereizteko, izozkiak esnekien ( esne-gaina edo natilla) oinarri batekin eginak izaten dira eta sorbeteak, aldiz, almibarrarekin. Oinarri hauei elementu zaporetsuak gehitzen zaizkie, eta izozkiak egiteko gailuan izozki bihurtzeko. Badago izozki mota bat berriz, gailurik behar ez duena: Biskuit izozkia. Terminoa Frantseseko “biscuit glacé” tik dator, hau da, bizkotxoa. Azkenburuko hau burutzeko ez da izozki-makinarik behar.