Jacob Pieter Pompejus van Zuylen van Nijevelt baroia (Dordrecht, 1816ko ekainaren 19a - Haga, 1890eko azaroaren 4a) herbeheretar politikari eta diplomazialaria izan zen. Herbehereetako lehen ministroa izan zen 1861eko martxotik azarora.
Gelderlandeko nobleziako familia bateko kidea zen. Hasieran, Johan Rudolph Thorbeckeren aldekoa izan zen, eta Kanpo Arazoetako ministroa izan zen haren gobernuan. 1857an Jan Jacob Rochussenen alaba batekin ezkondu ondoren, kontserbadoreagoa bihurtu zen.
1861ean Ministroen Kontseiluko presidentea izan zen. Ondoren, diputatu, Parisko enbaxadore eta senatari izan zen.