Jacqueline Worms de Romilly (Chartres, 1913ko martxoaren 26a - Boulogne-Billancourt, 2010eko abenduaren 18a) frantziar humanista izan zen, helenista, itzultzaile, saiakeragile eta akademikoa. Antzinako Greziako zibilizazio eta hizkuntzari buruzko bere ikerketengatik ospetsua da.[1] Collège de Franceko (1973-1984) lehen emakume irakaslea izan zen antzinako Greziako katedraren ardurapean. 1975ean Académie Françaisen onartutako bigarren emakumea izan zen. 1995ean greziar nazionalitatea lortu zuen bere lana aitortuz.