Jakoben makila

1776ko Jakoben Makila, Musée national de la Marine, Paris
Izar baten altueraren neurketa Jakoben Makilarekin

Jakoben Makila (Jakoben bakulua, Gurutze geometrikoa, Urrezko hagaxka eta ballestilla izenekin ere ezaguna) neurriak hartzeko erabiltzen zen instrumentu sinplea da. Elkar gurutzatzen diren bi makilek osatzen dute. Tresnak ahalbidetzen du garaierak neurtzea, goniometro bat izango balitz bezala. Hau ere astronomian erabiltzen zen astroen posizioa neurtzeko. Bere erabilpena oso ezaguna zen Europan XIII.mendetik, Levi Ben Gerson-i esker (1288-1344). Gaur egun, instrumentu honen esanahia aldatu egin da. Gaur egun Jakoben makila deritzo makil bati lurrean sartuta dagoena, eta sostengu bat proportzionatzen duena kamara bati (edo bestelako intrumentu geodesiko bati, prezisio gutxikoa). Antzekotasun bat jartzearren, tripode baten antzekoa izango zen, tripode bat izango balitz bezala.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne