Jamaat al-Tawhid wal-Jihad | ||
---|---|---|
| ||
Datuak | ||
Mota | terrorist group (en) ![]() | |
Herrialdea | Irak | |
Ideologia | Islamismoa | |
Agintea | ||
Lehendakaria | Abu Musab al-Zarqawi (en) ![]() | |
Egoitza nagusi | ||
Historia | ||
Sorrera | 1999 | |
Sortzailea | Abu Musab al-Zarqawi (en) ![]() | |
Desagerpena | 2004ko urriaren 17a |
Jamaat al-Tawhid wal-Jihad (arabieraz: جماعة التوحيد والجهاد, euskaraz: «Monoteismoa eta Jihadaren Taldea») Abu Musab al-Zarqawi jordaniarrak sortutako talde armatu bat izan zen. Taldea askotan JTJ, Tawhid and Jihad, Tawhid wal-Jihad, Tawhid al-Jihad, Al Tawhid edo Tawhid bezala laburbiltzen zen. Taldea Jordanian sortu bazen ere, Irakeko insurgentziaren garaian sare deszentralizatu batean bilakatu zen, nazioarteko gudariekin,[1] nahiz eta analista batzuek dioten Irakeko kidetza handia zuela.[2] Al-Zarqawik Osama bin Ladenek zuzendutako al-Kaidari Bayah (batzea) eman zion 2004ko urriaren 17an, eta taldea hortik aurrera Tanzim Qaidat al-Jihad fi Bilad al-Rafidayn deitu zen, edo Al-Kaida Iraken (AQI).[3][4][5][6] Hainbat izen, batze eta bereizte izan ditu hortik aurrera eta gaur egungo Estatu Islamikoaren aurrekaria izan zen.