James Fitz-Allen Mitchell | |||
---|---|---|---|
![]() (1986) | |||
1984ko uztailaren 30a - 2000ko urriaren 27a ← Milton Cato (en) ![]() ![]() | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Bequia (en) ![]() | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Heriotza | Bequia (en) ![]() | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta diplomazialaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | New Democratic Party (en) ![]() |
Sir James Fitz-Allan Mitchell (Bequia, Grenadinak, 1931ko maiatzaren 15a - ibidem, 2021eko azaroaren 23a) saintvincentar politikaria izan zen. Saint Vincent eta Grenadinetako 2. lehen ministroa izan zen 1984ko uztailaren 30tik 2000ko urriaren 27ra.
Trinidad eta Tobagoko Nekazaritza Tropikaleko Ikastetxe Inperialean eta Columbia Britainiarreko Unibertsitatean ikasi zuen. 1966an sartu zen politikan, eta koloniako lehen ministro izan zen 1972tik 1974ra. 1975ean Alderdi Demokratiko Berria sortu zuen. Herrialdeko lehen ministro izan zen 1984tik 2000ra.
Saint Vincent uhartea eta Grenadinak banatzearen aldekoa izan zen, eta, aldi berean, Karibeko herrialdeak gehiago integratzearen aldekoa.