James Scott, Monmoutheko I. dukea (Rotterdam, 1649ko apirilaren 9a - Londres, 1685eko uztailaren 15a), ingeles noble eta militarra izan zen, Karlos II.a Ingalaterrakoaren sasiko semea. Karlos II.ak bere ondorengo izenda zezan borrokatu zen beti. Ingalaterrako gudarostearen buru izan zen; Holandaren kontrako gerran, 1674an eta 1679an, Bothwell Bridgeko guduan Eskoziako Covenanterren kontra garaipena lortu zuen. Gudu horietan garaile izan bazen ere, Karlos II.ak Jakue II.a, Yorkeko dukea izendatu zuen bere ondorengo. Jakue II.ak atxilotu eta hiltzera kondenatu zuen.