James P. Allison (Alice, Texas, AEB, 1948ko abuztuaren 7a - ) estatubatuar immunologo bat da. Bere ikerketei esker minbiziaren tratamenduan aurkikuntza berriak egin dira, batez ere minbizirik hilgarrienentzat. Cancer Research Instituteren aholkularitza zientifikoaren batzordeko zuzendaria da. T-zelulen garapen eta aktibazio-mekanismoaren ikerlaria da, tumoreen immunoterapiaren estrategiak garatu ditu eta lehenengo pertsona izan da T-zelularen antigenoen errezeptore proteina-konplexua isolatu duena.[1] 2018an Medikuntzako Nobel Saria eskuratu zuen Tasuko Honjorekin batera.[2]