Janari-intoxikazio | |
---|---|
![]() | |
Deskribapena | |
Mota | intoxikazioa, egoera fisiologikoa food-related disease (en) ![]() |
Espezialitatea | medical toxicology (en) ![]() |
Arrazoia(k) | food-borne transmission (en) ![]() Elikagaien kutsadura |
Sintoma(k) | tripako mina, beherakoa, buruko mina, oka pozoitzea |
Azterketa medikoa | Hemograma kultibo mikrobiologiko |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | Ringer's solution (en) ![]() ![]() |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | A05.9 |
GNS-9 | 005.9 |
DiseasesDB | 31112 |
MedlinePlus | 001652 |
eMedicine | 001652 |
MeSH | D005517 |
Janari-intoxikazioa, edo janarien bidezko intoxikazioa, kutsatutako elikagai solido edo likidoak hartzean agertzen den gaixotasuna da. Elikagaiak kutsatzen dituzten ohiko eragileak bakterioak, birusak, onddoak eta bizkarroi txikiak dira, edo haien toxinak. Kategoria berean ere sartzen dira hainbat perretxikok sortutako pozoitzeak edota substantzia kimiko kaltegarriez kutsatutako elikagaiak.
Janari-intoxikazioek banakako kasuak edo taldeko pozoitzeak sor ditzakete, azken kasu honetan kutsatutako elikagai bera mahaikide batzuek jaten dutenean. Gaitz hauen ohiko sintomak digestiboak dira (goragaleak, beherakoak eta gorakoak), baina beste sintoma klinikoak ere ager daitezke, mikrobio edo eragile patogenoaren arabera.
Kasu ia gehienetan gaitzaren transmisioa gorotz-aho bidetik burutzen da.
Zentzu hertsian, janari-intoxikazioez baino gehiago janari-toxiinfekzioez hitz egin beharko litzateke. Izan ere, bakterioez edo birusez kutsatutako elikagaiak, irizpide zorrotzez, bi patologia eragiteko gai dira:
Elikagai-mikrobiologian eta mikrobiologia klinikoan bi kontzeptu horiek argi bereizten badira ere, jendartean janari-intoxikazioaz, orokorrean, hitz egin ohi da.