Jane Eyre, 2011ko Cary Fukunaga estatubatuarrak zuzendutako amodiozko drama film bat da. Charlotte Brontë idazlearen 1847ko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Mia Wasikowska, Michael Fassbender, Jamie Bell eta Judi Dench aktoreek antzeztu zuten.