Jane Austen | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jane Austen |
Jaiotza | Steventon (Hampshire), 1775eko abenduaren 16a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua Britainia Handiko Erresuma |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Winchester, 1817ko uztailaren 18a (41 urte) |
Hobiratze lekua | Winchesterreko katedrala |
Heriotza modua | berezko heriotza: Addisonen gaixotasuna |
Familia | |
Aita | George Austen |
Ama | Cassandra Austen |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Haurrideak | |
Leinua | Jane Austen's family and ancestry (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bournemouth University (en) Reading Abbey Girls' School (en) (1785 - 1786) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, ipuingilea eta eleberrigilea |
Lantokia(k) | Ingalaterra |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | errealismoa |
Genero artistikoa | Nobela erromantikoa Gothic literature (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | anglikanismoa |
| |
Jane Austen (Steventon, Hampshire, 1775eko abenduaren 16a – Winchester, Hampshire, 1817ko uztailaren 18a) idazle britainiar ezaguna da. Itxuraz bizimodu lasaia eta orekatsua eraman zuen. Sense and sensibility eta Harrotasuna eta aurrejuzguak (ingelesez, Pride and Prejudice) ditu lanik ezagunenak.
Bere familia nekazaritza giroko nobleziaren kide zen, errentak kobratzetik bizi zen jendea, eta testuinguru horretan kokatu zituen bere istorio guztiak, beti ere bere protagonistaren ezkontzaz dihardutenak. Bere lanak eragin handia izan du literaturaren historian eta, batez ere, nobela modernoaren garapenean[1].
Haren idazlanak behin baino gehiagotan moldatu dituzte zinemarako: tartean, 1940ko Pride and prejudice Robert Z. Leonard-ek zuzendua, 1995ko Sense and sensibilty, Ang Lee-k zuzendua, 2005eko Pride and prejudice Joe Wirgth-ek zuzendua eta 2016an estrainatutako Love & friendship With Stillman-ek zuzendua.