Janja Garnbret

Janja Garnbret

(2024)
Bizitza
JaiotzaŠmartno pri Slovenj Gradcu (en) Itzuli1999ko martxoaren 12a (25 urte)
Herrialdea Eslovenia
Hezkuntza
Hizkuntzakesloveniera
Jarduerak
Jarduerakarroka-eskalatzailea eta free climber (en) Itzuli
Altuera164 zentimetro
Jasotako sariak

janja-garnbret.com
IMDB: nm12817238 Facebook: garnbretjanja Instagram: janja_garnbret Edit the value on Wikidata

Janja Garnbret (1999ko martxoaren 12a) arroka eskalatzaile eta kirol eskalatzaile esloveniarra da. Zailtasun eta boulder probetan garaipen anitz lortutako. 2021ean, kirol eskaladan urrezko olinpiar domina lortzen lehen emakumea bihurtu zen, eta garai guztietako emakumezko eskalatzaile lehiakorrena da jakitun askorentzat.[1]

Garnbreten nazioarteko lehen titulua 2014ko Gazte B Munduko Txapelketan irabazi zuen zailtasun proban. 2015eko uztailean, 16 urte bete eta berehala, Munduko Eskalada Zailtasun Kopako senior kategorian lehiatzen hasi zen. Harrezkero, Munduko Kopako 34 probatan parte hartu zuen zailtasun proban, eta horietako lauetan soilik geratu zen podiumetik at. 2016an, 17 urte zituela, Garnbret-ek IFSC Munduko Eskalada Kopako sasoiko tituluak irabazi zituen zailtasunean eta konbinatuan, Munduko Txapelketan zailtasun eskaladan eta Munduko Gazte A Txapelketan bai zailtasun proban eta bai boulderrean. 2016tik 2018ra, sasoiko titulua eman zioten zailtasun proban zein diziplina konbinatuan. 2018an eta 2019an boulderrean eta konbinatuan munduko txapelketa irabazi zuen, eta 2019an ere zailtasuneko titulua berreskuratu zuen. Urte berean, Garnbret-ek boulderreko Munduko Kopako proba guztiak irabazi zituen lehen atleta bihurtu zen. Sei ekitalditan zehar, sei sailkapenetan lehenengo izan zen, lau finalaurrekoetan, eta sei finaletan egon zen, 78 harri-koskako 74 arazo gaindituz.

2021ean, IFSC Munduko Eskalada Kopako denboraldiari ekin zion apirilean Meiringenen boulderrean irabazi zuen, Salt Lake City-n bigarren postua lortu aurretik. Munduko Kopako bederatzi garaipen lortu zituen boulderean. Urte berean, olinpiar txapelduna izan zen kirol eskaladan, eta urrea lortu zuen 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan emakumezkoen proba konbinatuan.[2]

2024ko Udako Olinpiar Jokoetan, Parisen, urrezko domina berri bat eskuratu zuen.

  1. (Ingelesez) «Why is Janja Garnbret the best competition climber ever» 5c Climbers 2021-05-04 (Noiz kontsultatua: 2021-08-10).[Betiko hautsitako esteka]
  2. (Eslovenieraz) «Janja Garnbret ima zlato medaljo!» RTVSLO.si (Noiz kontsultatua: 2021-08-10).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne