Japoniako Gobernua | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Mota | monarkia konstituzionala, central government (en) ![]() |
Herrialdea | Japonia |
Eskumendekoak | |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Osatuta | |
Historia | |
Sorrera | 1868ko urtarrilaren 3a |
Ordezkatzen du | Imperial Court of Japan (en) ![]() |
webgune ofiziala![]() ![]() |
Japoniako Gobernua (japonieraz: 日本国政府 ) Japonian botere exekutiboa duen konstituzio-organoa da. Japonia monarkia parlamentario bat denez, Enperadorearen boterea mugatua dago eta nagusiki zeremoniazko betebeharretara baztertua da. Beste herrialde batzuetan bezala, Estatua hiru boteretan banatuta dago: botere betearazlea, botere legegilea eta botere judiziala.
Gobernuak, 1946an onartutako Japoniako Konstituzioak ezarritako markoaren pean funtzionatzen du. Estatu unitario bat da, berrogeita zazpi banaketa administratibo dituena, enperadorea bere estatuburu delarik.[1] Aldiz, Kabinetea da, Estatuko ministroek eta lehen ministroak osatua, gobernua zuzentzen eta kontrolatzen duena. Kabinetea botere exekutiboaren botere-iturria da, eta lehen ministroak osatzen du, Gobernuko buruak. Dieta Nazionalak aukeratzen du eta enperadoreak formalki izendatzen du kargurako.[2]