Japoniako gastronomia herrialde horretako gastronomia tradizionala da, aldaketa politiko eta sozialen ondorioz garatu dutena. Bertan, japoniar sukaldaritza (japonieraz: 日本料理 nihon ryōri ) edo 和食 washoku Meiji Berrezartzea baino aurreko japoniar era tradizionaleko janaria esan nahi du. Zentsu zabal batean, kanpotik ekarritako baina Japonian garatutako jakiak ere barnean hartu ditzake. Aro Garaikidean japoniarrak ez diren aldeak sartu dira, batez ere mendebaldetik ekarriak. Japoniar gastronomiak jakien urtaroko izatean eta aurkezpenaren kalitatean enfasi jartzen du.[1]