1. Hokkaido 2. Aomori 3. Iwate 4. Miyagi 5. Akita 6. Yamagata 7. Fukushima 8. Ibaraki 9. Tochigi 10. Gunma 11. Saitama 12. Chiba 13. Tokio 14. Kanagawa 15. Niigata 16. Toyama | 17. Ishikawa 18. Fukui 19. Yamanashi 20. Nagano 21. Gifu 22. Shizuoka 23. Aichi 24. Mie 25. Shiga 26. Kyōto 27. Ōsaka 28. Hyōgo 29. Nara 30. Wakayama 31. Tottori 32. Shimane | 33. Okayama 34. Hiroshima 35. Yamaguchi 36. Tokushima 37. Kagawa 38. Ehime 39. Kōchi 40. Fukuoka 41. Saga 42. Nagasaki 43. Kumamoto 44. Ōita 45. Miyazaki 46. Kagoshima 47. Okinawa |
Prefektura deritzo Japonia banatuta dagoen administrazio-barrutietako bakoitzari. Guztira, 47 daude, honela banatuta: metropoli-barruti bat (都; To), Tokio; probintzia bat (道; Dō), Hokkaidō; bi hiri-prefektura (府; Fu), Osaka eta Kyoto; eta 43 landa-prefektura (県; Ken). Japonieraz, lurralde-banaketa horri Todōfuken (都道府県) deritzo.
Banaketa hori Meiji gobernuak ezarri zuen 1871n. Hasieran, 300 prefektura inguru ezarri ziren, baina, pixkanaka-pixkanaka, murriztuz joan ziren, eta 1888an, 47 ziren. 1947an, lege batek prefekturen botere politikoa handitu zuen, eta gobernadoreak hauteskunde bidez hautatzeko bidea eman zuen.
Prefekturak hirietan (市 shi), hiribilduetan (町 chō) eta landa-barrutietan (郡 gun) banatuta daude. Batzuek ordezkaritzak (支庁 shichō) dituzte hiriburutik kanpo, administrazio-funtzio batzuk betetzeko. Hokkaidon, ordezkaritza horiei subprefektura deritze.