Jaurerria jaun baten agintepeko lurraldea da[1]. Gizarte feudalaren nekazaritza-ekonomia antolatzeko bide nagusia izan zen, Erromatar Inperio Berantiarraren villa sisteman oinarritua[2]. Mendebaldeko eta Erdialdeko Europan oso hedatua izan zen Erdi Aroan zehar, diruan oinarritutako merkatu-ekonomiak ordezkatua izan arte[3]. Sistema honetan, jaurerriaren botere legal eta ekonomiko guztiak jaunak zeuzkan.
Frantzian eta Ipar Euskal Herrian Iraultzak sistema amaitu zuen; Espainian eta Hego Euskal Herrian, berriz, 1812ko Espainiako Konstituzioak. Baina ekialdeko Alemanian junkerrek bere rittergutak mantendu zituzten Bigarren Mundu Gerrara arte[4]