Jawi (Arabieraz: جوي Jawi edo Yawi in Pattani) alfabeto arabiarraren egokipen bat da malaysieraz idazteko. Egun Bruneiko bi idazkera ofizialetako bat da, eta, era murriztuago batean Malaysian, Indonesian, hegoaldeko Filipinetan, Patanin, hegoaldeko Thailandian eta Singapurren erabiltzen da, batez ere erlijio gaietan. Minangkabaueraz ere idazteko erabili izan zen mendeetan zehar.