Jean Jaurgain | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Ozaze-Zühara, 1842ko azaroaren 16a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Ziburu, 1920ko martxoaren 18a (77 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, historialaria eta literatura-kritikaria |
Kidetza | Euskaltzaleen Biltzarra |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Frantzia-Prusia Gerra |
Jean Jaurgain (Ozaze-Zühara, Zuberoa, 1842ko azaroaren 16a - Ziburu, Lapurdi, 1920ko martxoaren 18a) zuberotar historialari eta literatura-kritikaria izan zen. Zazpiak Bat armarria sortu zuen 1892an, urte hartara arte zazpi probintzietako armarriak bata bestearen ondoan ipintzen baitziren lehen aldiz eta Arturo Kanpionen «Zazpiak bat» lema gehitu zion[1].
Familia zuberotar noblekoa zen, baina bere gurasoek saldu egin behar izan zuten Ozazeko etxondoa, zorrengatik. Noblezia titulua ere galdu zuten[1].
Frantzia-Prusia Gerran parte hartu zuen. Hirugarren Karlistaldia zela eta, Nafarroara jo zuen Parisko kazeta garrantzitsu batentzat berriketari-lanak egitera.
Iruñean egon zen bitartean (1885, 1886, 1891), hango artxiboak miatu zituen. Historia eta heraldika-gaietan jakintza handiko gizona izatera iritsi zen.
La Gazette de France, RIEV, BSB, Revue de Gascogne eta Revue des Études Anciennes aldizkarietan eman zituen argitara historiari buruzko lanak.
Frantsesez idatzi bazuen ere, Jean-Louis Davant historialariak uste du euskaraz ondo zekiela, egin zituen ikerketak oinarri hartuta (besteak beste euskarazko lan literarioen kritikak: Joanes Leizarragaren, Bernart Etxepareren eta Arnaut Oihenarten olerkiena eta Joan Tartas apezaren lanarena).[1]
Jean Jaurgainek Zuberoko euskal balada batzuen berri eman zuen: Atharratzeko jauregiko anderia, Ürrütiako anderia, Bereterretxen khantoria, Egün bereko alargüntsa, Musde Sarri eta Arbotiko prima eijerra.[2]
Euskaltzaleen Biltzarra erakundeko lehendakari izan zen.