Jean Gabin (jaiotza-izena: Jean Alexis Moncorgé; Paris, 1904ko maiatzaren 17a - Neuilly-sur-Seine, 1976ko azaroaren 15a) frantses zinema-antzezlea izan zen. Folies Bergère antzokian hasi zen lanean. Geroago, opereta-kantaria izan zen. 1930. urteaz geroztik, berrehundik gora filmetan parte hartu zuen, klasiko batzuetan, besteak beste (Pépé le Moko, 1935; Quai des Brumes, 1938). Zuzendari ezagun askorekin lan egin zuen, Duvivier, Renoir, Carné eta abarrekin.