Jean Mixel Bedaxagar | ||
---|---|---|
Ander Gilleneak 2009an atera zion argazkia | ||
Datuak | ||
Jaioterria | Urdiñarbe (Zuberoa) | |
Jaiotza data | 1953ko uztailaren 7a (71 urte) | |
Musika mota | Folk | |
Tresnak | hiru zuloko txirula, ttun-ttuna |
Jean Mixel Bedaxagar, (Urdiñarbe, Zuberoa, 1953ko uztailaren 7a) euskal kantaria da. Kantuari ekin baino lehenago, dantzari ibili zen, eta hiru zuloko txirula nahiz ttun-ttuna jotzen ere jarduten du.
1976an kantatu zuen jende aurrean lehendabizikoz, eta 1983an argitaratu zuen lehen diskoa, Xiberoa izena duena. 1984an berriz, Euskal Herriko Soinu Tresnak disko kolektiboan parte hartu zuen, txirula eta ttun-ttuna jotzen. Honen ondoren, osasun arazoen ondorioz, kantuari utzi zion denboraldi luze batetarako. Hala ere, 1988an Agosti Xaho euskaltzalearen bizitzan oinarritutako pastorala idatzi zuen. Honez gain, Ama izeneko ikuskizuna ere prestatu zuen, Etxahun-Iruriren eta Gaiarreren omenezkoa. Kantura ere itzuli zen 1995ean, urte honetan, Otea lili denean diska kaleratu zuen eta. 1996ean berriz, Bedaxagar diskoa kaleratu zuen.